Azoka: Etorkizunez betetako eraikina

04.03.2011 13:14

 HARRIBOLA kultur elkarteak egunkarien bitartez izan du Portugaleteko Udalak  deitu duen Alde Zaharreko Azokari erabilera berria emateko ideien lehiaketa. Honen inguruan bere hausnarketen berri eman nahi die herritarrei, sare sozialari eta udalari,  aipatutako lehiaketarako iradokizun iradokizun bezala aintzat har daitezen.

Lehenengo eta behin, zorionak eman nahi dizkiogu Udalari lehiaketa hau deitzeagatik.

Baina, aldi berean, gure harridura erakutsi nahi dugu erabaki hau lehenago hartu izan ez delako; izan ere, horrelako ekimen baten premia lehenago ere bazegoen eta, jakina, ez luke inolako loturarik izan behar egutegi politikoarekin.

Azokari buruzko hausnarketak.

 

   Azoka Zaharreko erakina eraldatzeko, uste dugu kontuan eta gogoan hartu behar dela Portugaleterako Ekipamendu soziokultural balioanitza eta enblematiko bat sortzeko aurkeztutako proposamen sendoa eta estrategikoa. Bertan bat egingo lukete Kulturak, Aisialdiak, Eskarak, Portugalete-Ezkerraldeak, Herritarren Parte Hartzeak eta Alde Zaharraren Biziberritzeak. Hortik aterako litzatekeen egitasmoak adin, maila eta pentsaera guztietako jendearentzat balio beharko luke; edozein kultura-adierazpenetarako eszenatokia izango luke, ingurune bateratzailean; eta ez litzateke inondik ere izango ez sektarioa, ez “bertan-goxo”zalea.

   Gune euskalduna litzateke, baina, aldi berean, hizkuntza eta kultura ezberdinak integratuko lituzke. Aldi berean, aktibitatez eta ekintzez betetako bilgune publikoa litzateke; sormenak, elkarbizitzak, elkarrizketak eta informazioak beren tokia izango lukete; aisialdi eta kulturarako txoko alternatiboa litzateke; eta, aldi berean, programazio iraunkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko gai izango litzateke, urteko egun guztietan. Ekonomikoki jasangarria eta beregaina.

.

Ideien Lehiaketari buruzko hausnarketak

 

ü   Edukia eta edukiontzia. Ez dirudi egokia izango litzatekeenik azoka zaharra, kafetegia, areto bat eta udal bulego batzuk izateko soilik eraberritzea; kontuan izanik eraikin honek duen ahalmena eta etorkizuna.

 

ü   Balioei eman lehentasuna, eta ez azpiegiturei.   XXI. Mendean, hirien etorkizuna ez dator soilik azpiegitura fisiko soilek definitua. Badira ukitu ezin diren beste faktore eta ezaugarri batzuk ere kontuan hartu beharrekoak: atsegintasuna, solidaritatea, berrikuntza, gizarte mailako kohesioa, kulturaren demokratizazioa eta sormena. Elementu hauek guztiak aintzat  hartuak izan dira kultura hiriaren biziberritzearen gunean jarri izan denean; are gehiago, kultura, hiriaren beraren proiektuaren gune bihurtu denean.          

ü   Ideiak dira benetan garrantzia dutenak; gainontzekoa intendentzia hutsa da. Sormenak balio sozial eta ekonomikoa ditu; eta gizartea bera egituratzen du. Portugaleten  heldu da  ekintzetara pasatzeko garaia; eta sormenerako duen  kapitala garatzeko ordua, hiritarren parte hartze handiagoarekin. Gaur egun, Kulturaren Kudeaketarako osagarririk garrantzitsuenak ez dira ez artistak, ezta kudeatzaileak beraiek; hiritarrak baizik: beren bizitza eta hiriarena islatu, ideia iradokitzaileak eta zirraragarriak eskaini. Beste guztia,  intendentzia hutsa da.

 

 

 

 

ü   Emaitza bezain garrantzitsua da sormen-prozesua.

Proiektu urbanistiko txikiek zein handiek balioa sortzen dute hiriarentzat, baldin eta  norabide komun baten, hiriaren eta beronen kulturaren ikuspuntu baten emaitza badira; guztien parte hartzearen ondorioa. Hauexek dira proiektu iraunkor, koherente, sinesgarri eta maitatuen oinarri. Askotan, emaitza bera bezain garrantzitsua da prozesua. Ez ahal da gertatuko Azokarekin, Rialia- rekin gertatutakoa!

 

ü   Etorkizunera begira: Esparru publiko berria. Etorkizunak esparru publikoa ulertzeko era berri bat eskaintzen digu: Ez Estatuarena ez Ekonomiarena den esparrua; baizik eta gizartearena eta gizarteak berak kudeatuta. Autonomoa, erakundeek onartua, demokrazia parte hartzailearen agerpen bat bezala.  Gaur egun, kasu askotan, eragile pribatuek eta kultura-elkarteek, zenbait administraziok baino  zilegitasun handiagoa dute  hiritarren begietara, kultur ekimenak lideratzeko eta kultura bera demokratizatzeko..

 

ü   Kulltura produkzio-faktore bat da. Kulturan inbertitzea, epe luzerako funtsa bat da, norbere zein gizartearen bizi-kalitaterako. Kultura ez da gastu bat, baizik eta etorkizunera begira egin dezakegun inbertsiorik garrantzitsuenetakoa. Bere potentzialitatea, baloratu behar da; eta baita ekonomia-, heziketa-, turismo- eta lan-esparruetan  izan ditzakeen ondorioak, arlo pertsonalean, zein sozialean.

 

LABUR ESANDA, Azokaren Etorkizunerako deitu den ideien lehiaketa honek ondoko ezaugarriak izan ditzala nahi dugu:

 

1.- Herritarren parte hartzea: baina, kontuz; ez dugu parte hartze hutsa eskatzen. Bizi kalitate hobea nahi dugu; horrexegatik  nahi dugu, hain zuzen ere,  parte hartzea..

2.- Portugaleteren errealitate soziokulturalari eta linguistikoari erantzun egokia eta eraginkorra emango dion proiektua nahi dugu; eta baita gaur eguneko zein etorkizuneko arazoei ere.

3.- Balioei eman lehentasuna, azpiegituren aurretik.

4.-Kultura, produkzio-faktorea da.

5.- Euskara normalizatzea, portugaletetar guztion ardura da; guztion ahaleginak batzea eskatzen du; eta ez da gaztelerari eta gaztelera-hiztunei “irabaztea”; euskara guztiona da eta guztiok batzen gaitu.

 6.-  Proiektua erabileranitza izan behar da: baliabide soziala eta turistikoa, aldi berean; Alde Zaharraren biziberritze sozial eta komertzialaren trakzio lana egin behar du; herria batzeko tresna eta euskararen katalizatzailea.

7.- Hornikuntza kulturalak Alde Zaharraren, Portugaleteren eta eskualdearen ekonomiaren motorrak izango dira.

8.-Ideiek dute garrantzia; gainontzekoa intendentzia hutsa da..

9.- Emaitza bezain garrantzitsua da sormen prozesua.

10.- Aukeratuko den ideiak, pertsona eta sentsibilitate ezberdinak batzeko besteko indarra izan behar du; hiritarrak eta hiria bera sendotu behar ditu; ondorio zuzenak, zeharkakoak eta eragindakoak izan behar ditu portugaletetarron ongizatean zein Portugaleteren  aurrerakuntza, garapen eta bizi-kalitatean

 

Hau irakurtzen duzun irakurle konprometitu hori: egizu zure ekarpen txikitxoa eta lagundu: zabaldu testu hau; horrela, informazio zabalagoa izango da.

 

Zu ez bazara… nor?      Orain ez bada … noiz?

Honela ez bada…nola?

 

HARRIBOLA Kultur Elkartea.

Bilatu behar duzuna

Harremana

Harribola Kultur Elkartea Peñotako Etorbidea 5
Portugalete
Bizkaia